Iturri kodea: klavaro-3.14.tar.bz2 (1.2 MB)
Portu edo pakete bitarrak lortzeko, zure sistema eragilearen gordailu batzuk bisitatu beharko zenituzke. Hona hemen batzuk:
Windows: klavaro-3.13-win-setup.exe (11.7 MB)
Aurreko bertsioak: sourceforge.net/projects/klavaro/files/
Mekanografia ikasteko orain arteko metodo gehienekin gogaituta, teklatu bakar bat edo bakar batzuk besterik ez dutelako hartzen kontuan, Klavaro software libre hutsarekin egin da hainbat teklatu eta hizkuntzatan erraz erabiltzeko eta dirua eta denbora aurrezteko. Gainera Klavarok memoria gutxi behar du.
Ezaugarri garrantzitsuenak:
Localizazioa: ar bg bn ca cs da de el en_GB eo es eu fi
fr gl hu hr id it kk ky nb nl pa pl pt_BR pt_PT ro ru sl sr sv te
tr uk ur vi wo zh_CN
(if you want to translate to another language, please read the
instructions for
translation)
Prest hainbat giltzadi erabiltzeko:
Teklatuaren diseinuaren editorea: Konfiguratu giltza edo teklen kokagunea eta gorde konfigurazio hori testu-fitxategi formatuan. Zure teklatua galdu bada, zuk zeuk sor dezakezu. Utz iezaguzu ikusten sortu duzun teklatua nolakoa den.
Hasiera ikastaroa: ikas itzazu buruz giltza edo tekla guztien kokagunea teklatuan. Edozein teklatutan berdin egiten da; erabiltzaileak behin eta berriro errepikatu beharko ditu karaktereen ausazko segidak.
Egokitze ariketak: praktikatu teklatu oso-osoa erabiltzen, ausazko segidak idazten. Honek lagunduko dizu zure trebetasun batzuk garatzen, batez ere hitzik arraroenak edo karaktere arraroenak idazterakoan.
Abiadura hobetzeko ariketak: lastertasuna lortzeko batez ere zure hizkuntzaren alor ezagunenetan ibiltzea komeni da. Oraindik ere zure hizkuntza aplikazio honetara itzuli ez bada ere, hala eta guztiz ere, erabili ahal dituzu testuak edozein hizkuntzatik ekarriak.
Jariotasuna lortzeko ariketak: idatzi paragrafo osoak, zentzua duten esaldiekin. Akatsak amaitu eta gero zuzenduko. Erritmoari arreta berezia. Erritmo erregularra lortzeko asmoa. Edozein testu-fitxategi kargatu daiteke, edozein hizkuntzatan.
Zure aurrerapenen estatistikak: ariketak egiten dituzu bitartean, zeuk egindako lanaren neurketa batzuk egingo dira eta grafikoen bidez erakutsiko. Horrela, zure aurrerapenak hobeto ikusiko dituzu. Edo, praktikatzeari uzten badiozu, zure aurrerapenik eza ikusiko.
Hainbat testu barneraturik: erraztasun handiak kanpotik testuak inportatzeko batez ere ikasgai aurreratuetan erabiltzeko (abiadura, jariotasuna). Abiarazi ahal duzu ohiko elkarrizketa koadroa zure sisteman testu-fitxategi bat hautatzeko; moztu-itsatsi teknikarekin testuak arbelera kopia ditzakezu; eta gehiago, hautatu ahal duzu, arrastaka eraman eta itsatsi testu bat sarrera kutxan, tutorearen leihatilatxoaren azpiko aldean.
Semi-online lehiaketa: entrenamenduaren azken moduluak erabiltzaileak ranking batean jar ditzake azkarrenak nabarmenduz. Rankinga hizkuntzen arabera egingo da, modu lokalean, elkarbanatutako zerbitzarien erabiltzaileekin. Datuak zerbitzari batera bidal daitezke eta nazioarteko publizitatea ere eman dakioke kontuari. Horrela mekanografia ikasteko sortu zen euskarri hau online jokoa ere bihur daiteke.
Interfaze grafiko argia: estatistikak, neurketak, akatsak, abiadurak, denborak eta abar, mekanografia ikasten ari den ikaslearen begien bistan utziz gero, ikaslearen arreta galtzeko arrisku handia dago. Batez ere hasi-berriekin. Ikaslearen arreta osoa giltzak edo teklen kokapenean fokatu egin behar da, eta hori ukitze metodoarekin, eta giltza edo teklei begira. Horregatik guztiarengatik Klavaro honek interfaze sinplea dauka. Eta sinple mantentzeko asmoa ere bai.